XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barne-mekanismoak, input linguistikoa eta hurbilketa komunikatiboa

Hiru barne-mekanismo dira garrantziko bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan: sozio-afektiboa, kognitiboa eta monitorea.

Hauek, bestalde, nortasun faktoreen eragina eta lehen hizkuntzaren ezagutzarena jasaten dute.

Hurbilketa komunikatiboaren asmoa ingurugune linguistikoaren inputa areagotzea da eta barne-mekanismoak hobetzea eta ikaslearen parte hartzea haundiagotzea.

Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzako alderdi afektiboa

Tipologia eta deskripzio estatikozko terminoetan aritzea baino egokiagoa dirudi mekanismozko terminoetan aritzea, ondorengo puntuan egingo den bezala.

Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzako prozesu afektiboak

Gaitasunaren ondoren jarrerari dagozkion aldagaiak dira garrantzizkoenak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan.

Gardner eta Lambert-ek osatu zuten motibazio-prozesua adierazteko lehen eredua; eredu hau lineala da eta continuum baten mutur banatan jartzen dituzte batean motibazio integrazionala eta bestean instrumentala; bi mutur horien artean kokatuko da norbanako bakoitzaren motibazioa.

Clémentek aldatu eta osatu egin zuen lehen eredu hori honakook azpimarratuz: ikaslearen etnia, komunitateak dituen talde etnikoak eta xede-hizkuntzaren statusa.

Ikerketa guztiek agerian utzi dute zein konplexua den motibazioaren gai hau.

Tankera kognitiboak Oraindik gutxi dira arlo honetan egindako azterketak.

Aldagai kognitiboak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan, batipat mekanismo mnemonikoak

Aldagai asko ditu gaitasunak, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan garrantzizkoena den faktore honek: generalizazioa, imitazioa, analogia, oroimena...

Carroll-ek lau osagai nagusi aipatzen ditu bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionean: kodifikazio fonetikoa, arau gramatikalekiko sentsibilitatea, oroimena eta bigarren hizkuntza ikasteko trebetasun induktiboa.

Oroimena izan da gehien ikertu den alderdia, batipat prozedura mnemoteknikoak.

Gure ustetan, lau hitzek defini dezakete ongien nolakoa den liburua: aberatsa, trinkoa, praktikoa eta oinarrizkoa.

Hiru konstataziok garamatza liburua aberatsa dela esatera: Liburuak elebitasunari buruz hainbat ikuspegitik (norbanakoaren, harremanen, gizartearen ikuspegitik) bildutako datuak, egindako azterketak eta ateratako ondorioak biltzen ditu.

Liburua, egindakoa bildu ez ezik, bildutakoaz baliatu ere egiten da zenbait teoria berri osatzeko, hala nola, elebidunaren garapen soziopsikologikoaren ereduan.

Liburuan, gainera, 7. kapituluan hain zuzen, beste urrats bat gehiago ere ematen da, gaur egun elebitasunaz dakiguna integra dezakeen ikerketa baten oinarriak jartzen direnean, hainbat hipotesi frogatzeko asmotan.

Hainbeste datu eta informazio biltzen duen liburua ezin daiteke trinkoa besterik izan.

Trinkoa izateak ez du esan nahi, ordea, astuna edo ulergaitza denik; (...).